Tresneria. Kabitazio tunela.
KEMPF & REMMERS-en H 43 DINAMOMETRO EREDUA
Kabitazio tunelaren neurketa sekzioaren goikaldean kokatuta dago. Urperatutako zatian, bere bazterrean saiatuko den propultsatzailea akoplatzen da, daude kokatuta Bultzada (300 Kp-raino), Indar parea (15 kpm-raino), Osagai Bertikal eta Horizontalak (30 Kp-raino) eta biraketa (1000-tik 4000 Kp bitartera) neurgailuak. Neurketa bakoitzaren seinale elektrikoa Hottinger-ak jasotzen du domoan eta neurketa sekzioan instalatutako kaptadoreetatik datozen abiadura eta tunel barruko presio neurketekin batera, hauek digitalki eraldatzen dira eta ordenagailuko datu jasotze programara bidaltzen.
BI OSAGAITAKO, PDA DOPPLER LASER NEURKETA TRESNERIA
Argon-ioi hodi sorgailu bat du, 5 Watiotako potentziakoa, Coherent Innova 70. Bragg Gelaxka duen optika unitatea, Dantec-en 9860x0411 iturritik datorren izpia zatitzeko, bi izpi paretan eta hauetako biren frekuentzia handitzeko, fibra optikoan irtenaz zundaraino, honek bere muturrean lente konbergente bat du bolumen neurketa 4 izpiak gurutzatzen diren puntuan sortzeko. Kolore filtrodun Dantec-eko 4 9057 x 0081 Fotobiderkagailu, hauek neurketa bolumena zeharkatzen duten partikulek islatutako seinale fotonikoa jaso eta seinale elektriko bihurtzen dute. Dantec-en 58 N 10 modeluko prozesadorea, fotobiderkagailuetatik datorren seinale elektrikoa jaso eta neurketa puntuko uraren abiaduraren informazioa daraman Doppler seinale bihurtzen du, hau ordenagailuan instalatutako datu jasotze eta prezesatze programak jasoko du. Neurketa puntua mugitu eta kontrolatzeko 3D-ko desplazamendu sistema, Softwareari konektatutako urrutiko kontrol unitatearekin.
9 DRUCK PRESIO KAPTADOREAK PDCR 830 EREDUA
Saiatzen den propultsatzailearen gainean, puntu desberdinetan, presio fluktuazioak neurtzeko erabiltzen da. Hauen irteera seinalea ere Hottinger-ak jasotzen du eta seinale digital bihurtzen. Hottinger-ari lotutako datu jasotze ordenagailuak bi programa ditu, batak fluktuazio neurketen espektroa jasotzen du eta besteak FFT sistemaren bitartez espektro hauek analizatu, azkeneko datu eta grafikak bertatik ateratzen direlarik.
HBM HOTTINGER-a AB22A EREDUA
16 neurketa kanal ditu, eta bere eginkizuna dinamometroaren eta kaptadore desberdinen neurketa sistemetatik datozen seinale elektrikoak jasotzea da, seinalek hauek digital bihurtu eta ordenagailura bidaliz software programa desberdinetan prozesatzeko.
URETAN DISOLBATUATKO OXIGENO EDUKIAREN NEURGAILUA YOKOGAWA-ren DO402G EREDUA
Venturi baten bitartez tunelari lotutako ur-andel txiki bat du ixte giltz batekin konektatua, bertatik aztergai diren laginak zuzenean jasotzeko. Andel honek, oxigeno sentsore bat darama txertatua, tunelaren albo batean atxikitako display bati seinalea bidaltzen diona. Display honek jasotako laginaren oxigeno edukia jasotzen du mg/l-tan, bai eta honen tenperatura ere. Neurri hauetan oinarrituta eta tenperatura desberdinetan ezagutzen den gehienezko oxigeno edukien arabera laginaren ehuneko % eduki balorea jasotzen da. Aparatuaren neurketa eremuak 0-20 mg/l eta 0-50 ºC dira.