Jueves, 09 de Septiembre de 2010
logo_ministerio Logo Cehipar

Software-a. Ontzi Dinamikaren Laborategia.

 

CEHIPAR-eko O.D.L.-ko programen zerrenda

Zentruan bertan garatutako software-a::

1. ANAOLAS. Analisi programa.
Saiakeretan erregistratutako denbora serieen analisia: balore estatistikoen kalkulua, denbora eta frekuentzia domeinuan analisia, kanal deribatuen kalkulua, erantzun operadoreen lorpena, datuen irudikatze grafikoa, etab.

2. TOMADATOS. Datuak Eskuratzeko Programa.
Saiakeretan zehar neurtutako datuak erregistratu eta biltzen ditu pantailan erakutsiaz denbora errealean, bai balio elektriko edo balio fisiko eran, benetako eskalan edo ereduan, eta sentsoreak kalibratzeko aukera ematen du. Datuak urrunetik edo sare lokalaren bidez igortzen dira.

3. FONDEOLAS. Fondeo Simulazioko Programa.
Hainbat kable eta/edo kate, lasta, buia, atoiontzi, etab.-ekin egindako fondeo maniobra simulazioa. Simulazioan olatu, haize eta korronteak eragindako lehenengo eta bigarren ordeneko ontziaren mugimendua hartzen ditu kontutan. Thrusters eta motor nagusiaren eragina simulatzeko P.I.D. motako kontrola definitzeko aukera ematen du.



4. DPOLAS. Ontzi baten Posizionamendu Dinamiko Programa.
Korronte eta haizearen eragina simulatzen ditu denbora errealean, indar eta momentu baliokideak aplikatuz ereduaren beraren thruster-etan edo helburu horrekin bertan montatutako kalibratutako haizagailuetan.

5. HACEOLAS. Olatuak Sortzeko Programa.
Olatu sorgailuaren paletentzako kontsigna seinaleak dituen fitxategia sortzen du. Olatu erregular, irregular (Jonswap, I.T.T.C., P-M, etc.), zeihar, episodiko, etab. sortzeko aukera ematen du.



6. HIDROLAS. Instalazio Hidraulikoaren Kontrol Programa.
Olatu sorgailuaren instalazio hidraulikoa kontrolatzen du. Motoreen abio eta geldiketa lagatzen du, alarmen kontrola, paleten zerora-jartzea, olatuak hastea eta gelditzea, etab. Guzti hau urrunetik sare lokalaren bitartez TCP-IP-rekin.



7. 2DOLAS. 2D sekzioetan, Gehitutako Masak, Indargetzea eta Olatuen Indar Kitzikatzaileak kalkulatzeko Programa.
Erabiltzaileak era interaktiboan eta grafikoan, ontziaren forma definitzen duten fitxategi batzuen bitartez, definitutako ontzien bi dimentsioko sekzioaren ezaugarri hidrodinamikoak kalkulatzen ditu. Kalkuluak, erabiltzaileak definitutako frekuentzia tarte batentzat burutzen dira, eta kulunkaz gain oszilazio mugimendu bertikalak eta zeharkakoak hartzen dira kontutan Frank-en doitze finaren metodoa erabiliaz eta Himeno-ren formulazioa indargetzea kalkulatzeko.



8. ESTATOLAS. Inguruko Baldintzen Datuen Analisi Estatistikorako Programa.
Korronte, haize eta olatuen datuak aztertzen ditu, grafikoak eta 2D eta 3D-ko histograma taulak sortuaz, sestra-kurbak, haize-arrosa, etab. Barealdi eta iraunkortasun taulak kalkulatzen ditu. Datuen muturreko analisia burutzen du hauen doikuntza ondoko banaketei dagozkien orri probabilistikoen arabera eginez: Weibull 2D eta 3D, Gumbel, Log-Normal, Rayleigh, etab.



Zentrotik kanpo garatutako software-a:

1. PRECAL. CEHIPAR-arekin batera hainbat elkarte espezializatuk garatutako itsasoko jokaera programa. Fluxu potentzialean oinarrituta ontzi kroskobakar edo katamaran baten mugimenduak kalkulatzen ditu erabiltzaileak definitutako abiadura eta norabiarentzat. Programak gainera honako hauek ematen ditu: azelerazioak, mugimendu erlatiboak, gehitutako erresistentzia, etab.

  • Publicaciones del CEHIPAR

    Jueves, 22 de Septiembre de 2005

    Las publicaciones del CEHIPAR se pueden obtener desde esta web a través del apartado "publicaciones" o solicitándolas a través del apartado "comercial".